ICIBILLET.COM
ICIBILLET
Paroles de chanson
03/05/2026
Hileta Kantu Nafarra
Par ZETAK y Maixux Zugarramurdi
Album : Hileta Kantu Nafarra

Gorroto zenituen hileta kantu nafarrak

Ta orain idazten dizut bat

Iparraldean bezala

Herriaren erdian

Zutitu nahi baitizut hilarritxo bat

Zaude orain

Oskorriren kantutan

Itxasgorrietan Ekhi ondoratzen denean

Amaren begietan

Betirako itzali zinela zioen unean

Eta orain zer esan

Ipar-haizea maitatzen erakutsi zidanari zer esan

Ibarbeltzen negu gordin hau epeldu zidanari nola esan

Agur

Asko nuen esateko
Asko zuri emateko

Agur

Arakiletik dator Herio
Behar baino lehenago

Enara bat kokatu da berriz gure leihoan

Ta nik zu zattut besotan

Urederra bera bezala

Gauerdi pare hortan

Atseden hartu duzu bapatean

Nire kantuen armonia zen bidelagunari zer esan

Ixiltasunaren hizkuntzan ulertzen zidan horri nola esan

Agur

Asko nuen esateko
Asko zuri emateko

Agur

Arakiletik dator Herio
Behar baino lehenago

Ta Kantauritik harago

Zerbait balego

Besarkatuko gara berriro

Batzen gattuenean Heriok

Agur

Arakiletik dator Herio
Imprimé depuis ICIBILLET.COM - 03/05/2026 02:13