Milaka urte igaro arren
Dena berdintsu xamar ikusten dut
Aurpegiak aldatu dira, bai,
Baina harresiak zutik dirau
Gero eta urrunago gaude
Gero eta indartsuago zaude
Nire ezak osatzen zaitu
Nire galera zure etekina
Eskailerarik gabeko etxerik
Ez da sekula inon eraiki baina
Hauek amildegi...
Amildegi bihurtzen ari dira
Bion arteko harresiak harro separatzen gaitu
Behin eta berriz... Behin eta berriz...
Behin eta berriz... eta zutik dirau!